XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euzko Elez Deba Antzeski-jaya.- Iragarri gendun bezela, juan dan igande arratzian, uriko gudamutillen aldez egin zan bigarren antzeski-jaya.

Lenengo egunian bezela bigarrenian ere notiñez bete-bete egin zan antzestokia; ainbesterako eze atarian askok gelditu biar izan eben barruan lekurik ez da.

Lenbizi, Jel-batzokiko antzeslari-aldra berdingabiak Gabon antzesti eder ta parregarria antzestu zuan.

Makiña bat algara egin zuan jendiak, batez-ere On Makario-ren ogei milla modutako trebetasunari.

Oso goralduak izan ziran.

Bigarren, Bitoria jaunak igurautako antzeslari-aldriak La agonía de Colón bota zuan.

Erderazko antzeski au asko apaindu zuan euren jantzi ta decoracion-eak.

Antzeslariak oso txalotuak izan ziran.

Irugarren, abertzale zarren aldria izan zan Anton Kaiku-rekin parrez ler eragin ziena ango ikusle gustiei.

Lenbiziko artzai-taldia-ren irteeratik azkenengo alkatiaren epaitza garratz artaraño notiñen txalo, ¡uju! eta algarak esaten dute zein ederki egon ziran Anton Kaiku antzestu zuten antzeslari jatorrak.

Nai genduke euretzaz banan-banan zertxobait esan; baña leku gutxi ta asti askorik ez degulako oso gutxi esanda utzi biar.

Artzai-taldia bertoko abeslari onenen artian antolau zan eta zer esanik ez dago beren irteerak eta abost-soñu ederrak ikusle gustiak txalo ta ujuka ipiñi zituala.

Talde gustiaren artetik Arostegi'ren bakar-abesti (solo) eder bat entzun zan txalo ugarien artian.

Letradua-ren papera Salegi'tar Jon'ak egin zuan.

Oraindik ere etzayo galdu, Gernika eta Bergara-aldera antzeski-jayak egiñaz juaten ziraneko antzeslarien egokitasuna.

Letradua-ren alabaren papera aspaldi onetan antzestu gabe egon dan Salegi-tar Estepane antzeslari bikañak egin zuan.

Ezpaitarik ez geunkan onek lana ondo egingo zuala; baña guk ustia geunkan baño ere obetogo egon zan.